A Gathering of the Tribes

View Original

"Armed Words" by Ixiar Rozas

"The world is going up in flames."

 

--Diamanda Galas

Neti eta Arkadiorentzat

poem

zuen hitz armatua ikusi dut

aurpegi estalia eta mugimendu geldoa

esperantza sorterrira kateaturik

gorantz doa zuen irribarrea belatza lez

eta oinutsik zeharkatzen duzue lokatza

eskorpioiez beteriko landa eta oihanetan

ikusi ditut zuen aurpegiak seiben enborretan

gezurrezko gurutzetan

boten arrastoetan

zuen isiltasunean urperatu naiz

sumendiak harrapatzen dituzten uretan

hogei urte gazteagoak dira zuen zimurrak

ihartzen ikusiko dituzte

etorriko direnak baina oinutsik jarraituko dute

bide zeharkaezinetik

ukabila estalita

eskua ospeldua

behatzak amesten desagertuz doan

hegaldi hori aireratzen

aurrera doa zuen hitz armatua

aurrera zuen aurpegi estalia

aurrera zuen keinu geldoak

etorriko denaren zaindari

 

 

Roberto Barrios, 05.9.11

 

"The world is going up in flames."

 

 

--Diamanda Galas

poem

I have seen your armed words

and slow gestures accompany every covered face

hope is joined to the place of origin

but your smile soars like a falcon

your feet walk bare

through the mud cross jungles and fields

thick with toothed scorpions

I have seen faces on the trunks of seibas

on apocryphal crosses

in sunken boot prints

I have bathed in your silence

and in your waters that embrace volcanoes

your wrinkles are always twenty years younger

and future generations will watch them wither away

but first you will go on walking barefoot

along impenetrable paths

with your curled fist

with your darkened hand

and your fingers taking flight that vanishes into dream

your weapon-bearing word persists

your covered faces persist

your slow gestures persist

guardians of what is on his way

Roberto Barrios, 05.9.11